Baliabideen eskasia oinarrizko baliabideen falta da, hala nola, ura, elikagaiak, energia, etxebizitza, etab. Horiek funtsezkotzat jotzen dira biziraupenerako.
Normalean, gizarte bakar batek ez ditu behar adina baliabide bere biztanleriaren beharrak behar bezala betetzeko, eta, beraz; beharrezkoa da ondasunak eta zerbitzuak trukatzea eta salerostea. Elikagaien eskasiak gizartearen beharrei edo jomugei lehentasuna ematera behartzen du.
Eskasiaren legeak aukeratzera behartzen gaitu, ezin dugun denetatik nahi adina eduki, eta, beraz; beti gaude derrigortuta ondasun desberdinen artean aukeratzera, gure lehentasunen arabera. Hitz batean, kontsumitzean edo ekoiztean beti dago aukera-kostu bat, beti beste zerbait ekoitzi edo kontsumitu genezakeen beharrak asetzeko, ekoitzi edo kontsumitu behar dugun horren aukera gisa, baina azkenean ekoitzi edo kontsumitu ez duguna: hortxe dago, hain zuzen, aukera-kostua, eskasia alegia. Horregatik esaten da eskasia printzipio erlatiboa dela, bi ondasun edo gehiagoren artean bat aukeratu behar izateagatik sortzen delako; eta aldi berean, unibertsala, saihestezina delako.
Lionel Robbins ekonomialari britainiarrak eskasia erabiltzen du ekonomia definitzerakoan: "Ekonomia giza jokabidea aztertzen duen zientzia da, helburu eta baliabide urrien arteko harreman gisa, erabilera alternatiboak dituena"[1]. Teoria ekonomikoak eskasia absolutua eta erlatiboa kontzeptu ezberdintzat hartzen ditu, eta "azkar azpimarratzen du eskasia erlatiboa dela ekonomia definitzen duena". Egungo teoria ekonomikoa eskasia erlatiboaren kontzeptutik eratortzen da hein handi batean, "ondasunak urriak direla baieztatzen baitu, jendeak kontsumitu nahi dituen ondasun guztiak ekoizteko baliabide nahikorik ez dagoelako". [2]